SIIS - Gizarte Informazio eta Ikerketa Zerbitzua, Lotura komunitarioak sendotzea bakardadeari heltzeko: Esku-hartze eta programa nagusien berrikuspena = Vínculos comunitarios para abordar la soledad: Una revisión de las principales intervenciones y programas. Bilbao, Bizkaiko Foru Aldundia, 2025, 96 or.
Bizkaiak gizarte kohesionatu baterako duen estrategia komunitarioa, BizkaiSare 2030, garapen komunitarioa sustatu eta bakardadeari aurrea hartzeko eta heltzeko lotura sozialak indartzeko helburuarekin formulatu da. Estrategia honen ardatz estrategikoetako bat ezagutzaren sorrera litzateke, bai analisi teorikoan eta baita esperientzia zehatzetan oinarrituta. Ildo hau jorratuz, monografiko honen helburua bakardadeari aurrea hartu eta heltzeko lotura komunitarioak indartzera bideratutako esku-hartze eta programen eraginkortasuna aztertzea da, bi ikuspegi osagarri uztartuz: Esperientzia praktikoen analisia (ingurune hurbilenean zein nazioartean fokua jarrita, hainbat esperientzia praktiko eta jardunbide egoki identifikatu eta aztertu dira) eta errebisio teorikoa (gisa honetako eskuhartzeen eraginkortasunari buruzko literatura espezializatuaren errebisio bat egin da).