Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez.

Jokabidezko publizitate cookieak

Guk edo hirugarrenek tratatu ditzakegun cookieak erabiltzen ditugu. Interneten dituzun nabigazio ohiturak aztertu ditzakegu, zure profilarekin erlazionatutako publizitatea erakusteko.

Esparru komunitarioan garatutako jardunbide egokien, jardueren eta zaintza-esperientzien azterketa

SIIS Gizarte Informazio eta Ikerketa Zerbitzua, Esparru komunitarioan garatutako jardunbide egokien, jardueren eta zaintza-esperientzien azterketa. Donostia-San Sebastián, Gipuzkoako Foru Aldundia, 2024, 86 or..

Laburpena

Dokumentu honek esparru komunitarioan garatutako esperientziak, ekimenak eta zaintza-jardunbide egokiak batzen ditu, eta bereziki aztertzen du zer-nolako ahalmena duten horiek guztiek, errealitate sozial eta demografikoak bizitzaren eguneroko sostenguaren inguruan planteatzen dituen erronka funtsezkoenetako batzuei erantzuteko. Gainera, genero-ikuspegia kontuan hartuta egiten du. Ikuspegi horrek, alde batetik, zainketen balio soziala ikusaraztea eta aitortzea bilatzen du, eta, bestetik, zaintza eskaintzeko bideak antolatzeko modu bidezkoagoak eta berdintasunezkoagoak formulatzea, guztia ere baldintza duinetan eta kalitatez zaindu ahal izateko eta zainduak izateko.Helburu horrekin, esparru komunitarioan garatutako hogeita bat zaintza-jardunbide dokumentatu dira, tokikoak, naziokoak eta nazioartekoak. Dokumentuaren hasieran, zaintzaren problematikari buruzko sarrera labur bat egiten da esparru komunitarioa aintzat harturik, eta, horretarako, azken urteotan literatura espezializatuak garatutako postulatuak hartu dira oinarri. Ondoren, azterketaren helburuak eta erabilitako metodologia zehazten dira, eta jardunbideen sailkapen labur bat ematen da elementu komunetan funtsatuta. Lehenbiziko zati horren ondotik, hautatutako esperientzien arakatze-azterketa bat eskaintzen da. Horretarako, lehenik eta behin, esperientzia bakoitza deskribatzen da labur-labur, kontuan izanik ugari eta askotarikoak direla. Horren ondorengo azterketak zaintza-ekimenak eremu komunitariotik garatzeko funtsezkotzat jo diren 3 alderdi jorratzen ditu: genero-ikuspegia, komunitariotzat hartzen dugun zer horren gaineko ikuspegia, eta esparru publikoaren eginkizuna hautatutako ekimenetan. Dokumentuaren amaieran, hirugarren kapitulu bat dago, jardunbide bakoitzaren fitxa zehatzez osatua, eta, ondoren, bibliografia biltzen duen laugarren kapitulu bat.