Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuaren Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapen zerbitzua, SIIS Gizarte Informazio eta Ikerketa Zerbitzua, Gipuzkoako haur, nerabe eta gazteen egoerari buruzko adierazleak = Indicadores de la situación de la infancia, la adolescencia y la juventud de Gipuzkoa. Donostia-San Sebastián, Gipuzkoako Foru Aldundia, 2022, 114 p.
Lan hau Gizarte Informazio eta Ikerketarako Zerbitzuaren (SIIS) eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Haurren, Nerabeen eta Gazteen Sustapenerako Zerbitzuaren arteko lankidetzaren emaitza da, eta Gipuzkoako haur, nerabe eta gazteen egoera zehatzago ezagutzeko aukera emango digun adierazle sorta bat lantzeko asmoz osatu da. Lankidetza horretan Gipuzkoako haur, nerabe eta gazteen egoerari buruzko adierazle kuantitatiboen katalogo bat diseinatu da, eskura dauden iturri estatistikoetatik eta erregistro administratiboetatik abiatuta. Intereseko estatistika-iturriak eta administrazio-erregistroak aurkitzeko lanak egin ondoren, aipatutako biztanleria-taldeen egoera aztertzeko adierazle garrantzitsuenak identifikatu dira. Ondoren, adierazle horiek txosten honetan jaso dira.