SIIS-Gizarte Informazio eta Ikerketa Zerbitzua, El impacto de la COVID-19 en los Servicios Sociales de Atención Primaria de Navarra. Pamplona, Gobierno de Navarra, 2023, 145 or.
2020ko martxoan hasitako COVID-19aren pandemiak ondorio handiak izan ditu gizarte-politiken eremu guztietan eta, horien artean, gizarte-zerbitzuen eremuan. COVID-19ak gizarte-zerbitzu espezializatuetan eta, bereziki, egoitza-arloko gizarte-zerbitzuetan izan duen eragina nabarmena izan da, eta kutsatze-, hilkortasun- eta heriotza-tasak askoz handiagoak izan dira beren etxeetan bizi diren mendeko biztanleen artean edo adineko biztanleen artean erregistratu direnak baino. Azterlan hau COVID-19ak Nafarroako Foru Erkidegoko lehen mailako arretako gizarte-zerbitzuetan (hau da, oinarrizko gizarte-zerbitzuetan eta auzo-unitateetan) duen eragina ezagutzeko interesetik sortu da.