Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez.

Jokabidezko publizitate cookieak

Guk edo hirugarrenek tratatu ditzakegun cookieak erabiltzen ditugu. Interneten dituzun nabigazio ohiturak aztertu ditzakegu, zure profilarekin erlazionatutako publizitatea erakusteko.

Estrategia Joven: un programa de apoyo a la emancipación de jóvenes en riesgo de exclusión

SIIS-Gizarte Informazio eta Ikerketa ZerbitzuaEstrategia Joven: un programa de apoyo a la emancipación de jóvenes en riesgo de exclusión. Bilbao, Bizkaiko Foru Aldundia, 2023, 86 or.

Laburpena

2018ko uztailean, Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarteratze Zuzendaritza Nagusiak Gazte Estrategia jarri zuen abian, gizarte-bazterkeria jasateko arriskuan dauden gazteak emantzipatzen laguntzeko programa. Hasi zenetik lau urte betetzear daudela, merezi du atzera begiratzea eta Bizkaiko herritarrek oraindik ere ezagutzen ez duten programa baten aurrerapenak eta erronkak aztertzea. Programa hori eraginkorra izan dadin, etengabe egokitu behar da testuinguru soziokulturalean eta onuradunen profilean gertatzen diren aldaketetara. Asmo horrekin, Gizarteratzeko Zuzendaritza Nagusiak txosten hau SIIS Gizarte Informazio eta Ikerketa Zerbitzuari eskatu dio. Helburu nagusiak honako hauek dira:

•Gazte Estrategiaren diseinua eta funtzionamendua xehetasunez deskribatzea

• Programak artatzen dituen pertsonen ezaugarri soziodemografikoak hobeto ezagutzea

• Programaren indarguneak eta ahuleziak detektatzea

• Hobetzeko proposamenak egitea