SIIS-Dokumentazio eta Ikerketa Zentroa, Asistencia personal: formación, cualificación profesional y acreditación. Revisión europea. Donostia-San Sebastián, SIIS-Dokumentazio eta Ikerketa Zentroa, 2017, 19 or.
Dokumentu honek Europako hainbat herrialdetako laguntza pertsonaleko profesionalen prestakuntzari, kualifikazioari eta akreditazioari buruzko dokumentuak eta erreferentziak hautatu, bildu eta interpretatzeko lan baten emaitza jasotzen du. Berrikuspen honen testuinguruan, Laguntza Pertsonala pertsonen arretarako zerbitzuen erosketa pribatua da, zentroetatik kanpo, prestazio publiko baten esparruan egiten denean. Hau da, deskribapena ez da mugatu bizitza independenterako laguntza pertsonaltzat hartzen denera, baizik eta mendekotasuna duten pertsonen eguneroko bizitzako jardueretarako laguntza ere barne hartzen du, beren bizilekuaren esparruan.