Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez.

Jokabidezko publizitate cookieak

Guk edo hirugarrenek tratatu ditzakegun cookieak erabiltzen ditugu. Interneten dituzun nabigazio ohiturak aztertu ditzakegu, zure profilarekin erlazionatutako publizitatea erakusteko.

COVID-19ko heriotza-tasa adinekoen egoitzetan 2020-2021. Euskal Autonomia Erkidegoa. Emaitza nagusiak 2022ko maiatzaren 6a

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako SailaCOVID-19ko heriotza-tasa adinekoen egoitzetan 2020-2021. Euskal Autonomia Erkidegoa. Emaitza nagusiak 2022ko maiatzaren 6a = Mortalidad COVID-19 en residencias para personas mayores 2020-2021. Comunidad Autónoma de Euskadi. Principales resultados 6 de mayo de 2022, Vitoria-Gasteiz, Eusko Jaurlaritza-Gobierno Vasco, 2022, 82 or.

Laburpena

COVID-19 (SARS-CoV-2) birusaren pandemiak ondorio larriak izan ditu Euskadiko eta Espainiako zein mundu osoko ia herrialde guztietako adinekoen egoitza-zentroetan, bai gizakientzat, bai ekonomiaren aldetik.

Txostenean Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren EOBen iritziz egindako lanen alderdi nagusiak direnak azaltzen dira. Funtsean, SIISen txostenaren laburpen gisakoa da.

"COVIDaren ondoriozko heriotzak adineko pertsonen egoitzetan" eragiketa estatistikoaren unibertsoa Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) adinekoen bigarren mailako arretako egoitza-zentroetan bizi diren pertsonen populazioa da. Estatistiketarako erabili diren zentroak identifikatzeko Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren EOBek egiten duen Gizarte Zerbitzuen eta Gizarte Ekintzaren, Erakundeen eta Zentroen Estatistika (GZEZE) erabili da. Zentroak hautatzeko irizpideak SIISen txostenaren eranskin egokian zehazten dira. Guztira, 307 zentro hautatu dira unibertsoa osatzeko (19.411 plaza), haietan 2020ko martxotik 2021eko irailera bitartean bizi izan diren pertsonen populazioarekin.

Estatistikaren bi helburu nagusiak honako hauek dira: 1. Euskal Autonomia Erkidegoko adinekoen egoitzetako heriotza-tasan COVID-19ak eta horrekin lotutako sintomek eduki duten eragina zehaztea. Horren adierazle nagusia gehiegizko heriotza-tasa da; 2. Eragin hori adinekoen egoitza-moten arabera mugatzea.