SIIS Gizarte Informazio eta Ikerketa Zerbitzua, 2020 EAEn bizitegi-bazterketa larrian daudenen egoerari buruzko V. ikerketa. Vitoria-Gasteiz, Eusko Jaurlaritza-Gobierno Vasco, 2021, 151 or.
Ikerketa honek EAEn maiatzaren 4tik 10erako astean bizitegi-bazterketa larrian dauden pertsonen gaueko zenbaketaren emaitzak biltzen ditu, eta 2012tik egiten ari den bi urtean behingo azterlan baten bosgarren edizioa da.
2020ko edizioan, beste gauza askotan bezala, Covid-19aren pandemiak eragina izan du eta, beraz, oraingoak baditu berezitasun batzuk aurreko urteetakoekin alderatuta. Data da ikusgarriena: urritik 2020ko maiatzera aurreratu zen, etxeko konfinamenduaren egoera aprobetxatzeko. Une horretan, kalean egon ohi diren pertsona gehienak pandemiarako prestatu ziren ekipamenduetan zeuden.
Azterlan honek eskaintzen dituen datuak gaueko bi zenbaketa-mota aldi berean egitearen emaitza dira, irismen geografiko eta agertoki desberdinarekin, bata kalean eta bestea ostatua duten baliabideetan:
Gaueko zenbaketaren kasuan (ezin izan zuen boluntarioen laguntza izan), parte hartu duten udalerriak honako hauek izan dira: Amurrio, Laudio eta Gasteiz, Araban; Barakaldo, Bilbo, Galdakao, Getxo, Leioa, Portugalete eta Sestao, Bizkaian; eta Arrasate, Beasain, Donostia, Eibar, Errenteria, Irun, Oiartzun, Pasaia eta Tolosa, Gipuzkoan. 2020an, 19 udalerri horiek – 2018an baino zazpi gutxiago – Euskadiko biztanleen % 61 hartzen zuten.
«Ostatua zuten baliabideetan egindako zenbaketak autonomia-erkidegoa izan zuen aztergai. Guztira, 348 zentro eta zerbitzuk hartu zuten parte ikerketa horretan; horietatik 59 Araban zeuden, 154 Bizkaian eta 135 Gipuzkoan. Datuak bildu zirenean, parte hartu zuten zentro eta zerbitzuek – 43 euskal udalerritan banatuta – 3.219 plaza zituzten guztira, gizarte-bazterketako hainbat egoeratan dauden pertsonentzat.