Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez.

Jokabidezko publizitate cookieak

Guk edo hirugarrenek tratatu ditzakegun cookieak erabiltzen ditugu. Interneten dituzun nabigazio ohiturak aztertu ditzakegu, zure profilarekin erlazionatutako publizitatea erakusteko.

Euskadiko Gizarte Zerbitzuen gastua, finantzaketa eta jasangarritasuna

SIIS Gizarte Informazio eta Ikerketa Zerbitzua, Gasto, financiación y sostenibilidad de los Servicios Sociales en Euskadi = Euskadiko Gizarte Zerbitzuen gastua, finantzaketa eta jasangarritasuna, Donostia-San Sebastián, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gizarte Politikako Departamentua, 2021, 94 p.

Laburpena

Azterlan honen helburua da Gipuzkoako eta Euskadiko gizarte-zerbitzuen gastu- eta finantzaketa-ereduak ikuspegi konparatu batetik aztertzea, gizarte-zerbitzuen sistemak finantza publikoen jasangarritasunari begira planteatzen dituen benetako erronkak testuinguruan kokatzeko eta neurtzeko. Ildo horretan, azterlanak aztergai ditu zahartzearekin lotutako Euskadiko gizarte-zerbitzuen iraganeko eta, ahal den neurrian, etorkizuneko gastu-ereduak nahiz beste herrialde batzuek gizarte-zerbitzuen finantzaketaren erronkari aurre egiteko garatu dituzten finantzaketa-tresnak. Azterketa horretatik abiatuta, gogoeta batzuk planteatzen ditu txostenak, zahartzearekin lotutako gizarte-zerbitzuen etorkizuneko jasangarritasunari buruz, erabilitako gastu- eta finantzaketa-ereduen belaunaldi arteko dimentsioari buruz eta jasangarritasunaren kontzeptuari berari buruz.