Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez.

Jokabidezko publizitate cookieak

Guk edo hirugarrenek tratatu ditzakegun cookieak erabiltzen ditugu. Interneten dituzun nabigazio ohiturak aztertu ditzakegu, zure profilarekin erlazionatutako publizitatea erakusteko.

El contrato intergeneracional. Tensiones, retos y posibilidades de actualización

SIIS-Dokumentazio eta Ikerketa Zentroa, El contrato intergeneracional. Tensiones, retos y posibilidades de actualización. Donostia-San Sebastián, Aubixa Fundazioa, 2021, 75 or.

Laburpena

Belaunaldien arteko ikuspegia aplikatzea bereziki baliagarria da etengabeko zahartze-prozesu batean murgilduta dagoen gizartean agertzen diren desberdintasun eta gatazka sozialei buruzko diagnostiko-gaitasuna handitzeko. Adinean aurrera doazen pertsonak oparotasun ekonomikorako zama direla gero eta zabalduago dagoenez, premiazkoa da belaunaldien arteko eztabaida bat planteatzea, ikuspegi desberdinetatik, belaunaldien arteko harremanen inguruko konplexutasunei heltzeko gai izan dadin.

Lan honek 'belaunaldien artekoari' lotutako hainbat kontzeptu sailkatzen eta horien baliozkotasuna aztertzen saiatzen den berrikuspen bat eskaintzen du. Literatura akademiko eta grisaren berrikuspen bibliografiko batetik abiatuta, lan hau belaunaldien arteko harremanekin zerikusia duten gaien errepaso gisa planteatzen da, nagusiki politika publikoak eta zainketen problematika kontuan hartzen dituen ikuspegi batetik.