Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez.

Jokabidezko publizitate cookieak

Guk edo hirugarrenek tratatu ditzakegun cookieak erabiltzen ditugu. Interneten dituzun nabigazio ohiturak aztertu ditzakegu, zure profilarekin erlazionatutako publizitatea erakusteko.

Evaluación intermedia de la Estrategia para el Desarrollo de la Población Gitana de Navarra (2019-2022)

Errealitate Sozialaren BehatokiaEvaluación intermedia de la Estrategia para el Desarrollo de la Población Gitana de Navarra (2019-2022). Iruña, Nafarroako Gobernuaren Eskubide Sozialetako Departamentua, 2021, 196 or.

Laburpena

Nafarroako Foru Erkidegoak politika publikoen ebaluazioaren aldeko apustu sendoa egin du. Ijito Biztanleria Garatzeko Estrategiaren kasu zehatzean jasotzen denez, estrategia indarrean egongo den lehen urtean, 2020an, tarteko ebaluazio zabalagoa egingo da Estrategiaren eragina ezagutzeko. Horrenbestez, txosten hau Ijito Estrategiaren bitarteko jarraipen- eta ebaluazio-prozesu baten emaitza da. Estrategia hori Gizarte Errealitatearen Behatokiak gauzatu du, Eguía-Careaga Fundazioaren laguntzarekin.

Jarraipen- eta ebaluazio-prozesu honek lortu nahi izan dituen helburu espezifikoenak honako hauek dira: lehenik eta behin, Ijito Estrategiaren ebaluagarritasuna aztertzea, ebaluatzeko baldintza egokienak betetzen diren balioesteko; Planean jasotako jardueren betetze-mailari eta haren eraginari buruzko hurbilketa bat egitea; Estrategiaren garapenari buruz funtsezko eragileek duten iritzia ezagutzea; dauden mugak identifikatzea, eta, ondoren, zenbait gomendio egitea, etorkizunean Ijito Estrategiaren esparruan egingo diren jarduerak birbideratzeko.