Osasun Saila eta SIIS-Gizarte Ikerketako eta Informazioko Zerbitzua. El impacto de la COVID-19 y sus consecuencias en el ámbito de las adicciones en Euskadi = COVID-19aren inpaktua eta ondorioak adikzioen eremuan Euskadin. Vitoria-Gasteiz, Eusko Jaurlaritza-Gobierno Vasco, 2020, 122 or.
Ikerlan honen helburu orokorra izan da aztertzea zer-nolako inpaktua eta zer ondorio izan dituen COVID-19aren pandemiaren krisiak adikzioen prebentzioaren, arretaren eta tratamenduaren eremuetan Euskadin. Horretarako, bi bilera birtual egin ziren uztailaren hasieran: alde batetik, prebentzioaren eremuan diharduten teknikariekin; eta bestetik, adikzio-arazoak dituzten pertsonekin lotuta tratamenduaren eta zuzeneko esku-hartzearen eremuan diharduten profesionalekin. Bestalde, bi inkesta egin dira, online, bi kolektibo horietan. Azkenik, ikerlana osatzeko, aztertu nahi izan da adikzioen eta kontsumitzaileen eremura bideratutako zer programa, neurri eta esku-hartze jarri dituzten abian COVID-19aren pandemiaren esparruan erakunde publikoek, bai Espainiako estatuko autonomia-erkidegoetan, bai gure inguruko herrialdeetan