SIIS-Dokumentazio eta Ikerketa Zentroa, 3ª Encuesta de pobreza y exclusión social de Gipuzkoa = Gipuzkoako pobrezia eta gizarte bazterketari buruzko 3. inkesta. Donostia-San Sebastián, Gipuzkoako Foru Aldundia, 2019, 113 or.
Gipuzkoako Pobreziari eta Gizarte Bazterketari buruzko Inkestaren (GPGBI) emaitzak aurkezten dira txosten honetan, 2017 urteko bukaera eta 2018ko hasiera bitartean egindakoa. Operazio estatistiko honen hirugarren bolada da, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gizarte Politikako Departamentuak sustatua, eta 2012 eta 2014 urtekoei jarraipena ematen diena. Inkesta honetan, Gipuzkoako pobrezia-, gabezia-, desberdintasun- eta bazterkeria-egoeren hedapena – arloko ohiko adierazleak erabilita– aztertzeaz gain, biztanleria gipuzkoarraren bizi-baldintzak aintzat hartzen dira; eta egoera horiei aurre egin behar dien biztanleriaren ongizateari pobreziaren eta gizartebazterketaren eragina berariaz aztertzen da.