Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez.

Jokabidezko publizitate cookieak

Guk edo hirugarrenek tratatu ditzakegun cookieak erabiltzen ditugu. Interneten dituzun nabigazio ohiturak aztertu ditzakegu, zure profilarekin erlazionatutako publizitatea erakusteko.

Adikzioei buruzko Euskadiko Inkesta 2017. Datuen aurrerapena

SIIS-Dokumentazio eta Ikerketa Zentroa, Adikzioei buruzko Euskadiko Inkesta, 2017. Datuen aurrerapena, Vitoria-Gasteiz, Eusko Jaurlaritzaren Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saila, 2018, 66 or.

Laburpena

Adikzioei buruzko EAEko Inkesta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak sustatutako eragiketa bat da, 2014-2017 Euskal Estatistika Planean sartuta dagoena. Estatistika-eragiketa hau etxez etxeko inkesta bat da, eta hainbat adikziok ─substantziekin edo substantziarik gabe─ 15 eta 74 urte arteko euskal biztanleen artean duten intzidentzia ezagutzea du helburu, baita droga-kontsumoarekin eta adikzioekin zerikusia duten hainbat gai hautematea eta baloratzea ere. Dokumentu honetan, Adikzioei buruzko EAEko Inkestaren (2017) emaitza nagusien aurrerapen bat eskaintzen da. Dokumentu honetan jasotako aldagai bakoitzaren emaitzak sexuaren eta adin-talde handien arabera banatuta aurkeztu dira. Bilakaeraren ikuspuntutik ere eskaintzen dira emaitzak, aldagaiek hala egitea ahalbidetzen dutenean.