Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez.

Jokabidezko publizitate cookieak

Guk edo hirugarrenek tratatu ditzakegun cookieak erabiltzen ditugu. Interneten dituzun nabigazio ohiturak aztertu ditzakegu, zure profilarekin erlazionatutako publizitatea erakusteko.

Etxerik Gabeko Euskal Estrategia 2018-2021

Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saila, Etxerik Gabeko Euskal Estrategia 2018-2021 = Estrategia Vasca para Personas sin Hogar 2018-2021, 2018, Vitoria-Gasteiz, Eusko Jaurlaritza-Gobierno Vasco, 118 or.

Laburpena

Estrategian finkatutako helburu orokorrek etxegabetasunaren prebentziora bideratutako politikak indartzen dituzte; Euskadin etxerik ez duten pertsonenganako gaur egungo arreta-eredua onbideratzen dute, pertsonan zentratutako eta etxebizitzara bideratutako arreta-eredu bat sortzeko helburuarekin; EAEko Gizarte Zerbitzuen Mapa zabaltzen amaitzen dute, baliabideak lurraldeka behar bezala banatzen dela bermatuz; etxerik gabeko pertsonen eskuragarritasuna bermatzen dute; premia bereziak dituzten etxerik gabeko pertsonenganako eta, bereziki, bizitegi-bazterketa larriko egoeran dauden emakumeenganako eskaintzen den arreta hobetzen dute; etxerik gabeko pertsonen problematikarekin lotuta, ezagutzaren koordinazio-, ebaluazio- eta kudeaketa-tresnak hobetzen dituzte; eta fenomeno horren pertzepzio soziala azpimarratzen dute, egoera horiei ekiteko eragile komunitarioen parte-hartzea, oro har, indartuz eta pertsona horiek jasan ditzaketen biktimizazio-egoerak aurreikusiz. Helburu horiek erdiesteak neurtu daitekeen helmuga edo xede kuantitatibo bihurtu behar du: 2020. urterako, Autonomia Erkidegoko udalerri nagusietan kalean lo egiten duten pertsonen kopurua asko -gutxienez % 20- murriztea.