SIIS-Dokumentazio eta Ikerketa Zentroa, Aktibazio komunitarioa eta auzo-elkartasuna. Joerak eta jardunbide egokiak, Donostia-San Sebastián, Gipuzkoako Foru Aldundia, 188 or., 2017
Azken urteetan, gizarte-politiken ibilbidean indar bereziki adierazgarri hartzen ari dira irabazi-asmorik gabeko ekimenak eta lotura komunitarioak eta harremanak. Bi elementu bereizgarri ditu ekimen solidarioen suspertze horrek: autoantolaketa komunitarioko formulen bultzada, tokiko eta hurbileko solidaritatearen bidez; eta ekimen boluntarioetan parte hartzeko formula berriak, batik bat bana-banako boluntariotza. Dokumentu honetan hautatu eta deskribatzen dira gure inguruneko herrialdeetan buruturiko berrogeita hamar esperientzia. Programa hauek sailkatzen dira bederatzi mailatan: eguneroko bizitzarako eta aisiarako laguntza, autolaguntzako taldeak edo kidekoen esku-hartzeak, tutoretza, babes edo familia-harrera boluntarioa, jarduera-trukea, ostatu solidarioa, belaunaldi arteko solidaritatea, esperientziaren edo gaitasunen boluntariotza, ikaskuntza-zerbitzua eta estatu-estrategiak. Maila horietaz gain, programa bakoitzaren fitxak biltzen ditu talde kolektibo jasotzaileak, ekimenaren irismen geografikoa, proiektuaren titulartasuna, jaso izandako onespen eta harremanerako informazioa.