Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez.

Jokabidezko publizitate cookieak

Guk edo hirugarrenek tratatu ditzakegun cookieak erabiltzen ditugu. Interneten dituzun nabigazio ohiturak aztertu ditzakegu, zure profilarekin erlazionatutako publizitatea erakusteko.

2017-2021 Gizarteratzeko IV. Euskal Plana

2017-2021 Gizarteratzeko IV. Euskal Plana, Vitoria-Gasteiz, Eusko Jaurlaritza-Gobierno Vasco, 2018, 96 or.

Laburpena

2017-2021 Gizarteratzeko IV. Euskal Planaren bitartez, euskal erakundeek oinarrizko tresna dute gizarteratzearen inguruko euskal politikak antolatzeko eta egituratzeko. Beatriz Artolazabal Enplegu eta Gizarte Politikako sailburuak azaldu duenez, Plana sailen artekoa da, eta ulertzen da gizarte-kohesioaren eta desberdintasunaren aurkako borrokaren helburua Eusko Jaurlaritzako sail guztien eskumena dela. Hori dela eta, jarduketak jasotzen ditu hainbat eremutan, besteak beste, hezkuntza, enplegua, osasuna, gizarte-zerbitzuak, lana eta etxebizitza. Bilera horretan bertan, euskal exekutiboak gizarte-neurri sorta bat onartu du, 70 milioi euro baino gehiagokoa. Gizarteratzeko IV. Planak sei jarduketa-printzipio ditu, Euskadi lurralde inklusibo gisa sustatzeko: aktibazio inklusiboa; bizi-kalitatea, pertsonalizazioa eta autonomia; eskubideen ikuspegia; arreta komunitarioa; zerbitzuen eta prestazioen konbinazio egokia; eta herritarren, eraginpean dauden pertsonen eta hirugarren sektoreko erakundeen parte-hartzea”.