SIIS-Dokumentazio eta Ikerketa Zentroa, Evaluación del Programa de Voluntariado de DSS2016EU=DSS2016EUren Boluntariotza Programaren Ebaluazioa, Donostia-San Sebastián, Donostiako Udala, 2017.
Txosten honetan, DSS2016EUren Boluntariotza Programaren ebaluazioaren emaitzak bildu dira. Programa bera 2015eko abendutik 2016ko abendura egon da indarrean, baina boluntariotza eredua definitzeko prozesua eta boluntarioen kudeaketa sistemaren diseinua 201 4an lantzen hasi ziren. Ebaluazioaren ardatzak boluntariotza programaren diseinu faseak, haren komunikazioa eta zabalkundea eta haren jarduera aldia izan dira. Informazioa biltzeko erabilitako teknikei dagokienez, hiru hurbilpen erabili dira ebaluazioan: zeharo kuantitatiboa, bat; kualitatiboa, beste bat; eta partaidetzan oinarritua, hirugarrena. Ebaluazio kuantitatiborako, honako tresna hauek aplikatu dira: alde batetik, DSS2016EUren boluntariotzaren kudeaketarako barneko datu basea; eta, bestetik, DSS2016EUren boluntariotzaren barneko datu basean izen emate aktiboa egin duten pertsonentzako ebaluazio galdetegiaren diseinua – 702 lagun ziren, guztira, eta %28,4k e rantzun diote galdetegiari; hau da, 200 lagunek−. Bestalde, sakoneko 23 elkarrizketa egin zaizkie DSS2016EUren Boluntariotza Programan parte hartu duten eragileei. Eta, azkenik, partaidetzan oinarrituriko ebaluazio tailer bat egin da, programan parte hartu dute zenbait boluntariorekin.