Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez.

Jokabidezko publizitate cookieak

Guk edo hirugarrenek tratatu ditzakegun cookieak erabiltzen ditugu. Interneten dituzun nabigazio ohiturak aztertu ditzakegu, zure profilarekin erlazionatutako publizitatea erakusteko.

EAEn bizitegi-bazterketa larrian daudenen egoerari buruzko II. Azterketa

SIIS Centro de Documentación y Estudios, II Estudio sobre la situación de las personas en situación de exclusión residencial grave en la CAPV = EAEn bizitegi-bazterketa larrian daudenen egoerari buruzko II. Azterketa. Donostia-San Sebastián, SIIS Centro de Documentación y Estudios, 150, 149 p., 2015

Laburpena

Agiri honetan, 2014ko urriaren 29tik 30erako gauean EAEko hamar udalerritan bizitegi-bazterketa larrian daudenei aldi berean egindako zenbaketako emaitzak a zalduko dira, eta 2012an Donostia, Bilbo eta Vitoria-Gasteiz hirietan egindakoaren jarraipena izan da. Bietan, gero eta sarriagotan inguruko hirietan egindako gaueko errolda-zenbaketen metodologia erabili da. Zenbaketa horiek etxerik gabe bizi direnak edo etxerik gabekoentzako aterpetxeetan edo beste bizitoki batzuetan aldi baterako bizi direnak dauzkate helburu, eta laurogeiko hamarkadatik egiten dira munduko hiri handi askotan. Balio handi-handiko metodologia dira, une eta leku jakin batean horrelako egoe ran zenbat jende dagoen eta nolako ezaugarriak dituzten jakiteko. Azterlan hau burutzeko gaueko bi zenbaketa egin ziren, bat kalean eta bestea etxegabekoentzako bizitokiak dituzten baliabideetan, gune geografiko desberdinetan.