SIISen Datu Base Bibliografikoa gizarte-politika eta gizarte-zerbitzuetan espezializaturiko dokumentazio funtsa da. 175.000 erregistro dauzka, gizarte-lanarekin zerikusia duten arlo guztiak lantzen dituen literatura zientifikoa biltzen dutenak, eta urtero-urtero 10.000 bat erreferentzia berri gehitzen zaizkio.
SIISren dokumentazio-funtsak gizarte arloko erakunde nagusiek argitaratzen dituzten dokumenturik interesgarrienak jasotzen ditu. Horrez gainera, 1.700 aldizkaritik gora erregistratzen ditu, besteak beste, gizarte-lana, gerontologia, medikuntza, soziologia edota gizarte-babesaren arloko aldizkari zientifiko nagusiak. Besteak beste, datu-baseak gizarte-lanaren arloan diharduten erkidegoko, estatuko zein nazioarteko erakundeek eginiko literatura grisa —planak, txostenak, memoriak eta ebaluazioak— ere jasotzen du.
Dokumentazio-funtsa hainbat modutan kontsulta daiteke:
Gaur egun, Datu Basera heltzen diren dokumentu guztietatik, bi herenetik gora formatu elektronikoan gordetzen dira, eta horrek bilaketa eta dokumentuen kontsulta bera errazten du. Dena dela, Datu Basean erreferentzia duten dokumentu guztiak fisikoki aurkitzen dira SIISen Liburutegian, eta bertan ikusi, mailegatu zein kopia daitezke, ezarritako arau eta tarifen arabera.
Gizarte Politikaren Legeei buruzko Datu Baseak Gizarte Politikaren eta Gizarte Zerbitzuen arloko Autonomia Erkidegoetako eta Estatuko araudiak biltzen ditu, eta arau-lerro guztiak aintzat hartzen ditu.
Maila guztietako arauak jasotzeaz gain, 1978ko Konstituziotik aurrera, bertan jasotzen diren eta indarrean dauden xedapen guztien testu osoetara jotzeko aukera ematen du. 2001etik aurrera, Europako Batasuneko legedia ere jasotzen da.
Datu-basea kontsultatzeko bilaketa-sistema gizarte-zerbitzuetan ohikoak diren giltza-hitzen zerrenda batean oinarritzen da, eta ez du zuzenbideko terminologiaren ezagutza eskatzen. Berebat bilaketa honako eremu hauetara muga daiteke: arau-lerroa, aldizkaria, organoa, aldarrikapen-data edota argitalpen-data. Datu Base Bibliografikoa bezala, Gizarte Politikaren Legeei buruzko Datu Basea ere on line kontsulta daiteke Interneten bidez, baita postaz, faxez zein telefonoz bilaketa bat eskatu ere.
Datu baseak, gaur egun, ia hogei mila erreferentzia ditu, eta beste mila erregistro berri gehitzen zaizkio urtero-urtero.
SIISek, 2001etik aurrera, Espainiako idatzizko hedabide nagusiek argitaratzen dituzten adin nagusiko pertsonei, ezintasunei, menpekotasunei, txirotasunari, gizarte-zerbitzuei eta oro har gizarte-babeserako politikei buruzko albisteak biltzen ditu. Hemerotekak estatuko zein erkidegoko hogei bat egunkariren edizio digitaletatik jasotzen ditu informazio-funtsak.
Datu Base honek 30.000tik gora prentsa-informazio ditu, eta urtero-urtero 3.000 albiste berri gehitzen zaizkio. Hemerotekako albiste guztiak SIISen (www.siis.net) kontsulta daitezke, baita e-postaz jaso ere. Gainera, 2004ko urriaren 1etik aurrerakoak SIISen webgunean ikus daitezke zuzenean.
Dokumentuen bilaketa pertsonalizatuaren bidez, erabiltzaileak Internet, e-posta, telefono edo fax bidez edota liburutegira bertaratuz interesatzen zaion gaiari buruzko bilaketa bat eska dezake, eta SIISeko langileak arduratzen dira bilaketa hori egiteaz.
Bilaketak unean unekoak izan daitezke, edo, horrela adostuz gero, erakundeekin alerta-zerbitzu bereziak ezar daitezke, horien bitartez aldian-aldian interesdunei gai jakin batzuei dagozkien edo ezaugarri jakin batzuk dituzten dokumentu berriak igortzeko, denbora tarte horretan Datu Basera heldu direnak.
Horrez gainera, beharrezkoa dela uste den kasuetan, osasun- edo gizarte-zientzietan espezializaturiko beste datu-base batzuetara ere zabal daiteke bilaketa.
2003tik aurrera, eta hamabost egunean behin, SIISek berak sortzen eta posta elektronikoz bidaltzen ditu, doan, honako gai hauei buruzko buletin elektroniko monografikoak:
Gaur-gaurko buletin elektronikoak alerta-zerbitzu bat dira, zeinaren bitartez, interesdun pertsonei eurek nahi duten gaiei buruzko dokumentu jaso berriei buruzko informazioa igortzen zaien.
Buletin bakoitza honako sailetan banaturik dago: hemeroteka, deialdien agenda, liburu eta dokumentu elektronikoekiko loturak eta arlo jakin bakoitzari dagokion arau- eta lege-ekimenen sorta bat. Buletinak aipatzen dituen albiste, dokumentu eta arau guztien testu osoetara jotzeko aukera ematen du.
Buletinak jasotzeko harpidetza www.siis.net webgunean egin daiteke, edo documentacion@siis.net helbidera mezu elektroniko bat bidaliz, bestela.
SIISek elkarlanerako sare bat eratu du hainbat erakunderekin, eta sare honen bitartez beste liburutegi batzuetan eskura dauden materialak Datu Base Bibliografikoari gehitzen zaizkio, funts bateratu zabalagoa osatzeko eta erabiltzaileei zerbitzu hobea eskaintzeko helburuz. Horrekin loturik, SIISek indexatze- eta aholkularitza-zerbitzuak ematen dizkie hainbat erakunderi euren liburutegiak mantentzerako, besteak beste, Arabako Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeari, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gizarte Politikako Departamentuari, Bizkaiko Foru Aldundiaren Gizarte Ekintza Sailari eta Eusko Jaurlaritzaren Droga Gaietako Zuzendaritzari.
Bestalde, SIISek kudeatzen du, Drogamenpekotasunen Euskal Behatokiaren esparruaren baitan, Euskadiko Drogamenpekotasunen Dokumentazio Zentroa (DDZ) kudeatzen du, gure eremu geografikoan drogen eta drogamenpekotasunaren arloan espezializaturiko funtsik garrantzitsuenetako bat dena. Horrez gainera, Real Patronato sobre Discapacidad (CEDD) izenekoa ere kudeatzen du, “Real Patronato sobre Discapacidad” erakundearekin batera, zeinaren egoitza Madrilen baitago.
Firefox 2 eta Internet Explorer 7 nabigatzaileentzako egokitua