Dirección General de Servicios para la Familia y la Infancia. II Plan Estratégico Nacional de Infancia y Adolescencia 2013-2016 (II PENIA). Madrid, Ministerio de Sanidad, Servicios Sociales e Igualdad, 2013, 68 orrialde.
II. Nazio-mailako Haur eta Nerabeen Plangintza Estrategikoa (2013-2016) Administrazio Publikoen elkarkidetza-esparru bat da, bai Estatuko Administrazio Orokorrak bai Autonomia Erkidego eta Udalek osatutakoa, eta lankidetzan haurren aldeko bestelako erakundeak biltzen ditu, adibidez, Haurtzaroko Erakundeen aldeko Plataforma.
Wood, C./ Salter, J. The power of prepaid. Londres, Demos, 2012, 133 orrialde.
Gobernu britainiarra babes-sistema sozialaren erreforma handia burutzen ari da, eta bere helburuak lortzeko pertsonan zentratutako arreta, tokiko mailan koordinazioa hobetu, prestazioen bikoizketa zaindu eta administrazioek izaten dituzten kostuak gutxiarazteko asmoak ditu. Ikerketa honetan, aurre-ordainketa txartelak aztergai hartu dituzte gizarte-prestazioen banaketarako.