Datu babesa

DATU PERTSONALAK ERABILTZEKO ETA BABESTEKO POLITIKA: BALDINTZA OROKORRAK.

Mesedez, irakurri arretaz erabilera baldintza hauek, web orri hau erabili aurretik. Web orri hau erabiltzeak esan nahi du erabiltzaileak besterik gabe onartzea dituela erabilera-baldintzak. Baldintza horiekin ados ez bazaude edo zalantzarik baduzu, mesedez eskatzen dizugu ez erregistratzeko eta web orri hau ez erabiltzeko.

DATUAK BABESTEKO POLITIKA

Herritarrak informatzea eta EGUÍA-CAREAGA FUNDAZIOAren zerbitzuei buruzko informazioa eskaintzea da web orri honen helburu nagusia.

EGUÍA-CAREAGA FUNDAZIOAk bere gain hartzen ditu datu pertsonalen babesaren arloko legezko betebeharrak, bereziki honako hauen gainekoak:

a) Datu pertsonalak dauzkaten fitxategiak edo tratamenduak.

b) Datu bilaketaren helburua.

c) Informazioaren hartzaileak.

d) Egiten ditugun galderak aukerakoak ala derrigorrezkoak diren.

e) Datuak ematearen edo ukatzearen ondorioak.

f) Atzitzeko, zuzentzeko, ezerezteko eta aurka egiteko eskubideak erabiltzeko aukera

g) Tratamenduaren arduradunaren identitatea eta helbidea, edo, hala badagokio, haren ordezkariarena.

Erabiltzeak behar adina informazioa izatea nahi du EGUÍA-CAREAGA FUNDAZIOAk, erabiltzaileak berak berariaz, askatasunez eta bere borondatez erabaki dezan datuak eskatzen diren moduan eman nahi dituen ala ez. Horren haritik, erabiltzaileari jakinarazten zaio bere datuak fitxategi automatizatu batean jasoko direla eta fitxategiaren arduraduna EGUÍA-CAREAGA FUNDAZIOA dela.

Kontrakoa esaten ez bada, izena emateko eskabideetan jasotzen diren datuak beharrezkoak eta nahitaezkoak dira, web orrian adierazten diren zerbitzuak jaso eta eskaini ahal izateko. Erabiltzaileak benetako datuak, zehatzak eta osoak adierazi beharko ditu eskabidean, eta ematen dituen datuak ez badira benetakoak, zehatzak eta osoak, eta ez badaude eguneratuta, erabiltzaileak berak izango du sor daitezkeen kalte eta galeren erantzukizuna.

Indarrean dagoen legediak datu pertsonalen babesaren arloan zehazten dituen segurtasun mailak ezartzeko konpromisoa dauka EGUÍA-CAREAGA FUNDAZIOAk, eta horregatik neurri teknikoak eta antolaketakoak hartuko ditu, datuak galdu, gaizki erabili, eta aldatu ez daitezen, baimenik gabeko atzipenik egon ez dadin eta bestelako arriskuak saihesteko. Horrez gain, EGUÍA-CAREAGA FUNDAZIOA behartua dago, indarrean dagoen legediak ezartzen dituen baldintzen arabera, fitxategi automatizatuetan jasotako datuen gaineko sekretua gordetzera.

Erabiltzaileak edo hura ordezkatzen duen pertsonak nahi duenean erabili ahal izango du datuak atzitzeko, zuzentzeko eta ezerezteko eskubidea, bai eta, hala badagokio, aurka egiteko eskubidea ere, Datuak Babesteari buruzko Lege Organikoak eta helburu horretarako ezar daitezkeen gainerako araudiek ezarritakoaren arabera. Horretarako, idazki bat bidali beharko du, izen-deiturak eta NAN zenbakia adieraziz, helbide honetara: Etxague Jenerala kalea 10, behea - 20003 DONOSTIA.

Gure ardura nagusia erabiltzailea identifikatzen duten datu pertsonalak modu seguruan gordetzea da. Hori dela eta, kontu handia jartzen dugu datuak erabiltzailearen ordenagailutik gure zerbitzarietara aldatzeko orduan.

Beren lanerako beharrezkoak dituzten langileek bakarrik eskuratu ahal izango dituzte erabiltzaileen datuak. Langileren batek gure datu babeserako politika eta/edo segurtasun politika urratzen baditu, diziplinazko neurrien mende geratuko da.

Azkenik, erabiltzailea bere ordenagailuan ari ez bada, zera gomendatzen da: EGUÍA-CAREAGA FUNDAZIOAren web orritik irten aurretik saioa amaitzea eta, behin araketa bukatuta, arakatzailea ixtea. Hori egitea komenigarria da inork ez ditzan eskuratzerik izan ez erabiltzailearen datu pertsonalak, ez posta, batez ere erabiltzearen ordenagailua hirugarrenek erabil badezakete edo beste batzuekin partekatzen badu edota toki publiko bateko ordenagailu bat bada ―liburutegi edo ziberkafetegi batekoa, esate baterako―.

BALDINTZA HAUEK ONARTZEA

Web hau erabiltzean, ulertzen dugu erabiltzaileak kontu handiz irakurri duela agiri hau eta ondo ulertu eta bete dituela bertan emandako aholkuak. Erabiltzailea ez badago ados datuak babesteko politika honekin edo bertan emandako aholkuekin, ez dezala, mesedez, gure web orri hau erabili. Web orria erabiltzeko baldintza hau aldatzea egoki ikusten dugunean aldatu ahal izateko eskubidea gordetzen dugu. Aldaketa horiek egin ondoren, erabiltzaileak web orri hau eta EGUÍA-CAREAGA FUNDAZIOAren beste batzuk erabiltzen jarraitzen badu, aldaketa horiek erabat onartzen dituela esan nahiko du.

 

Zabaldu