Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez.

Jokabidezko publizitate cookieak

Guk edo hirugarrenek tratatu ditzakegun cookieak erabiltzen ditugu. Interneten dituzun nabigazio ohiturak aztertu ditzakegu, zure profilarekin erlazionatutako publizitatea erakusteko.

Aurkezpena

Eguía Careaga Fundazioaren baitan sortu zen SIIS Dokumentazio eta Ikerketa Zentroa 1972. urtean, arlo sozialeko informazio zientifiko eta teknikoaren zabalkundearen gabezia garrantzitsu bati erantzunez.

Urte berean erabaki zen ezgaitasunaren alorreko nazioarteko zerbitzu espezializatu bat sortzea. Garaiko elkarteen alorreko mugimenduari loturiko zerbitzu horren bitartez, erantzun nahi zitzaien arlo horretan lan egiten zutenei hazten ari zen dokumentazio eta informazio hori helarazi, hasieran adimen-urritasunaren arloari mugatuz, eta horren ondoren –nagusiki alderdi sozialean nabarmentzen baitzen ezin zela hartu modu isolatuan–, ezintasunen arlo osora ireki zen, azken batean, gizarte-zerbitzu orokorren gaia hartu arte.

HELBURUAK

Sortu zenetik, SiiSek oinarriko rol bat bete du Euskadiko politika sozialen garapen-prozesuan. Bere ikerketa-zentroa oinarri, think tank eta anglosaxoien ideia-laborategien ildoari jarraikiz, SiiS osatzen joan da gizarte-ongizate politikak, Gizarte Zerbitzuen antolaketa eta gizarte-ekintzako profesionalen praktikaren arloak hobetzeko lanabes gisara.

Urte hauetan zehar, SIISek gizarte-politikaren arloko gogoetak eta praktika profesionala aberasten lagundu du, horretarako gaur egun agerikoak diruditen, baina bere garaian azaldu, eztabaidatu eta onartu behar izan ziren gai batzuk gizartean ezagutaraziz eta txertatuz: urritasuna duten pertsonak lanean eta hezkuntzan sartzea, zaindariekiko arreta, arreta indibidualizatzea edota zerbitzuen kalitatea lortzen saiatzea, betiere Gizarte Zerbitzuen ikusmolde normalizatzaile eta komunitario batetik. Gainera, berea duen moldean egin du, zorroztasunez, muturreko iritzietatik aldendurik, eta maila tekniko zein politikoan, Gizarte Zerbitzuen kudeaketa eta plangintzarako hartu izan diren aukera ezberdinekiko begirunez.

EKINTZA ILDOAK

SIISeko langileak hogei bat dira, Donostia eta Madrilen dituzten bulegoetan banaturik daude, eta dokumentazioa, soziologia, demografia, zuzenbidea, antropologia, kazetaritza, ekonomia eta gizarte-lanean espezializaturik daude. Begirada nazioartera irekita dutenez gero, SIISeko langileek, euskara eta gazteleraz gain, frantsesa, ingelesa, alemana, suediera eta daniera ere erabiltzen dituzte.

SiiSen oinarriko ekimen-ildo bat eta izateko jatorrizko arrazoia izan da ahalbidetzea dokumentazio-zentro eta liburutegi espezializatu bat gizarte-politika eta zerbitzuetan. Gaur egun, SiiS dokumentazio-zentroak osatzen du Europa-mailako gizarte-politika eta gizarte-zerbitzuetan espezializatutako bibliografia-bilduma handienetako bat.

SIISen beste lan-arlo nagusietako bat da ikerkuntza. Urte hauetan zehar, SIISek burutu ditu gizarte-zerbitzuetako politiken ondorengo alderdi desberdin hauen azterlan, ikerketa eta txostenak: premien ikerketak, gizarte-zerbitzuetako plangintzetarako lanak, Jarduera egokietako gidaliburu eta kalitate-programen ezarpena, Nazioarteko konparazio-ikerketak, Zientzia-literaturaren berrikusteak, Behatoki eta Adierazleen Bankuak, Zirriborro tekniko, normatiboak, etab.

Dokumentazio- eta ikerkuntza-arloko ekimenez gain, SIISek paraleloan garatzen ditu beste lanerako ildo batzuek, adibidez, aldizkako argitalpen espezializatu eta buletin tematikoak, webguneen kudeaketa edo Gizarte Zerbitzuetako plangintza eta kalkulurako direktorio edo tresnen informatika-aplikazioak gauzatzea.

ELKARLANERAKO SAREAK

Eguía Careaga Fundazioak eta administrazio publikoek finantzatzen dute urteko lankidetza hitzarmenen bidez. Modu egonkorrean SiiSen zerbitzuak finantzatzen dituzte honako erakundeek:

  • Arabako Foru Aldundia. Gizarte Politika eta Gizarte Zerbitzuetako Saila.
  •  Bizkaiko Foru Aldundia. Gizarte Ekintzako Saila.
  • Gipuzkoako Foru Aldundia. Gizarte Politikako Departamendua.
  • Eusko Jaurlaritza. Osasun Publikoaren eta Mendetasunaren Zuzendaritza.
  • Eusko Jaurlaritza. Gizarte Zerbitzuetako Zuzendaritza.
  • Osasun, Gizarte Politika eta Berdintasunerako Ministerioa. Ezgaitasunen Errege Patronatua.

Horietaz gain, ondorengo organismo hauek lagundu dute aldi batzuetan SiiSen zerbitzu eta produktuak finantzatzen: Ararteko, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordea, Emakunde, Eusko Jaurlaritza. Plangintzako eta Enplegu Berrikuntzako Zuzendaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia. Ingurumen eta Lurralde Antolaketa Departamendua,  Akitania-Euskadi Euroeskualdea, etab.

Zabaldu