Gizarteratuz dokumentazio-buletina 2010an argitaratu zen lehen aldiz, eta gizarte-zerbitzuak eta esku-hartze sozioala lantzen ditu. SIISek garatzen du Gizarteratuz aldizkaria, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailaren laguntzarekin. Horren bitartez, Gizarte Zerbitzuen eremuan sortzen den informazio, ikerketa eta dokumentazio guztiari buruzko informazioa helarazi nahi zaie sektoreko profesionalei. Gizarteratuz ez da ezerezetik sortua, lehen argitaratzen ziren bi aldizkarien - Eguneratuz eta Gizarte.doc- bat-egitea da.
Nahi izanez gero, aldizkaria pdf formatoan jaso dezakezu posta elektronikoaren bidez. Horretarako izena eman orri hau betez.
Firefox 2 eta Internet Explorer 7 nabigatzaileentzako egokitua