Gizarte.doc dokumentazio-buletina 2006an argitaratu zen lehen aldiz, eta gizarte-interbentzioa eta gizarte-zerbitzuak lantzen ditu. Zenbaki bakoitzean, aldizkari honek gizarte-interbentzioaren arlo espezifikoei buruzko dossier monografiko zabal bat eskaintzen du. Gaur arte, honako gai hauei buruzko monografikoak argitaratu ditu, besteak beste: generoaren ikusmoldea gizarte-zerbitzuetan, gizarte-heziketaren eskuhartzea desabantaila sozialean dauden gazteengan eta eskolaren eta gizarte-zerbitzuen arteko harremanak. Gainera, buletinak argitalpen berrien eta SIISen Datu Base Dokumentalari hilero gehitzen zaizkion artikulu eta txosten interesgarrienen sorta zabal eta iruzkindua dakar. Aldizkaria doakoa da. Harpidetzak www.siis.net web orrian edo publicaciones@siis.net helbidera mezu elektroniko bat bidaliz egin daitezke.
Gizarte.doc ez da gehiago argitaratuko. Azkeneko zenbakia (39) 2010eko urtarrilean argitaratu zen. Bere ordez, 2010eko otsailetik aurrera, Gizarteratuz buletina argitaratuko da.
Firefox 2 eta Internet Explorer 7 nabigatzaileentzako egokitua