Siis - Centro de Documentación y Estudios - Dokumetazio eta Ikerketa Zentroa

Hasiera > Laguntza

Gaikako arloen laguntza

SIIS bere baitan hartzen dituen eremu guztietan espezializatuta dago (gizarte-zerbitzuak eta gizarte-politika, adinekoak, ahalmen urriko pertsonak, gizarte-bazterkeria, drogak eta droga-mendetasunak, familia eta generoa, haurrak eta gazteak, boluntarioak eta hirugarren sektorea).

Hori dela-eta, guneko edukiak osotasunean (Home General) edo erabiltzailearen interes-eremuetara mugatuta kontsulta daitezke, eta bakoitzaren kasuan dokumentazio-zentro espezializatu bat da. Interes-eremu jakin bat hautatzeko, nahikoa da “Erabileremuak” menuan hautatzea; esate baterako, gerontologo batek, “Adinekoak” aukera eginez, une horretatik aurrera adinekoei buruzko edukiak bakarrik ikusi ahal izango ditu. Kontsulta Orokorrera itzultzeko, “Homera itzuli” aukera sakatuko da.

Edukien izaera kontuan hartuta, gogoan izan behar da gaien araberako banaketa hori ez dela funtzionala izaten beti. Horregatik, gai bati buruzko eduki berezietan sartzeko aukera atal batzuetan baino ez da eskaintzen –zehatz-mehatz datu-base dokumentala, txostenak eta azterlanak, hemeroteka, dokumentuei buruzko berrikuntzak eta agenda–, eta webguneko gainerako ataletan beti funts osoan sartu beharko da.

©2008 Eguía - Careaga Fundazioa

Firefox 2 eta Internet Explorer 7 nabigatzaileentzako egokitua