25 años de estudio de la pobreza. Palacio Congresos Kursaal - Donostia San Sebastián - 11 y 12 de Diciembre de 2008

Aurkezpena

80ko hamarraldiaren erdialdean, pobretasunak Euskadin zuen eraginari buruzko ikerketa bat abiarazi zuen Eusko Jaurlaritzak. Ikerketak garrantzi handiko ondorioak izan zituen zenbait alderdi-tan. Ikuspuntu metodologikotik begiratuta, lan-ildo jakin bat eta metodologia espezifiko bat ezarri zituen, pobreziari buruzko azterketak egiteko orduan. Izan ere, handik aurrera, aldian-aldian egin da ikerketa (1996tik aurrera, lau urtez behin). Ikuspuntu politikotik begiratuta, pobretasunaren kontrako diru-laguntza sorta bat ezartzeko erabaki politikoa hartzen lagundu zuen, eta laguntza horrek gizarteratzeko gutxieneko errenta-sistema ekarriko zuen gero, Oinarrizko Errentaren inguruan antolatua.

Aurten hogeita bost urte betetzen dira egungo Pobretasunaren eta Gizarte Desberdintasunen Inkestarako oinarriak ezarri zituzten lehen lan haiek egin zirenetik, eta Eusko Jaurlaritzaren Enplegu, Justizia eta Gizarte Segurantza Sailak merezi duen bezala ospatu nahi du urteurren hori Donostiako Kursaal Jauregian Jardunaldi batzuk antolatuz. Jardunaldiak bi ekitalditan egituratuko dira: batetik, ekitaldi instituzional bat izango da ostegun arratsaldean, eta, bestetik, ekitaldi tekniko bat, ostiral goizean. Gaur egun eta azken 25 urteotan zehar pobretasunaren inguruko ikerketen eta gizarte esku-hartzearen inguruan lan egin duten pertsona guztiak gonbidatuta daude saio horietan parte hartzera.

Jardunaldi hauek hiru helburu nagusi dituzte:

Eusko Jaularitza - Gobierno Vasco