SIIS Dokumentazio eta Ikerketa Zentroak egiten eta prestatzen dituen azterketa eta txosten gehienak doan eskura daitezke testu osoa, zerbitzuen ebaluaketak eta SIIS Kalitatea Zainduz Kalitatea Bermatzeko Prozesua aplikatu ondoko txostenak salbu, zerbitzu jakin batzuei buruzkoak direnez, isilpekotzat hartzen baitira.
Nola sartu txostenetan
SIISen Azterketa eta Txostenik gehienak paperean eskura daitezke, eta kopia bat eska daiteke. Kopia eskatzeko, markatu dagokion laukia (nahi adina azterketa hauta ditza-kezu). Interesatzen zaizkizun dokumentu guztiak hautatu dituzunean, sakatu Eskatu hauta-tutako azterketak.
Dokumentua Interneten eskuragarri badago, tituluan saka dezakezu zuzenean dokumentuan sartzeko.
Internet bidez azterketetan sartzeko edo azterketen kopiak eskatzeko, gure web-orriaren erabiltzaile gisa izena emango duzu eta zure izena eta pasahitza sartuko dituzu.
SIISen azterketa eta dokumentu batzuek sarbide mugatua dute eta ezin ditu kanpoko inork kontsultatu.
Gure azterketa guztietan sartzea doakoa da.
Firefox 2 eta Internet Explorer 7 nabigatzaileentzako egokitua