Hasiera > Dokumentazioa > Dokumentu berriaren xehetasunak

Mendekotasun Legea eta familiaren rola

Guillén, A.M. / León, M. (eds.). The Spanish welfare state in European context. Surrey, Ashgate, 2011, 322 orrialde.

Espainiako aditu batzuek ingelesez idatzitako liburu honetan, Espainiako Ongizatesistemaren garapena aztertu dute demokraziarako trantsiziotik gaur egun arte. Bertan, atalka aztertu dute sistemaren eboluzioa, eta, besteak beste, enplegu edota generoaren ikuspegitik hartutako gaiak azaltzen dituzte. Bigarren zatian eginiko analisian, Espainiako erkidegoen eredua hartu dute hizpide, eta bertan sistemak azaltzen dituen nolakotasunak eztabaidan hartu dituzte, adibidez: Europako bestelako herrialdeekiko konbergentzia-maila, eskualdeetako Ongizate-estatu berezituak edota politiken eskaintzan partaidetza publiko eta pribatuaz jarduten dute adituek. Azkeneko ataletan aurkezten dituzte Ongizate-sistema partikular honek izan ditzakeen etorkizunerako erronkak; eta lerro hauetan xehekien hartuko den epe luzeko zaintzaren gaia lekutzen da atal berean, eta pobrezia, emakumearen rola, erretiro-pentsioen sistema eta lanaldi partzialaren inguruko kezkek osatzen dute etorkizunerako erronken atal hori.

Dokumentua maileguan eskatu »



« Itzuli
©2014 Egua - Careaga Fundazioa

Firefox 2 eta Internet Explorer 7 nabigatzaileentzako egokitua 

Licencia Creative Commons Webgune hau Aitortu-EzKomertziala-LanEratorririkGabe 3.0 Unported (CC BY-NC-ND 3.0) baimenaz babesturik dago, besterik adierazi ezean.