Prezioak eta sarbidea
Dokumentuen maileguen baldintzak:
- 15 eguneko epea mailegua egiten den egunetik. Luza daiteke aldez aurretik SIISi eskatuta, beste erabiltzaile batek eskatu ez badu. Aurreikusitako epean itzultzeko eskatzen dizuegu, arren.
- Gehienez 3 dokumentu pertsonako
- Maileguak 9 eurotako kostua du, bidalketa gastuak barne. Erabiltzailea zentrura gerturatzen bada liburuaren bila, maileguak ez du kosturik, dohakoa da.
Argitalpen hau erostea interesatzen bazaizu, jar zaitez gurekin harremanetan helbide honen bitartez documentacion@siis.net eta zure eskaria zein argitaletxeri zuzendu behar diozun jakinaraziko dizugu.
Aldizkari artikuluak eskuratzea
SiiSen dokumentu-ondarea kopia daiteke indarrean dagoen araudia errespetatuz. Aldizkarien artikuluak eskaneatzea edo fotokopiatzeak 5 eurotako kostua du (49 orrialde arte). 50 orrialdetik aurrera, gainerako orriek 0,25 ko kostua izango dute.
Entregatzeko modua:
- Norberak jaso SIISen (batezbesteko epea: 4 egun).
- Dokumentuak formato elektronikoan bidaltzen badira (elektronikoak edota eskaneatutakoak), bidalketak ez du inolako kostu gehigarririk izango, goiko atalean aipatukoetatik gain.
- Dokumentazioa postaz jaso (aste bete gutxi gora behera, eskaera egiten denetik zenbatzen hasita). Liburuak mezulariekin igorriko dira. *
- Dokumentazioa mezulariaren bidez jaso (24-48 ordu eskaera egiten denetik zenbatzen hasita. Epea gutxi gora beherakoa da, eta eskaera-bolumenaren araberakoa).*
* Faktura erantsiko zaio bidalketari, aukeratzen den entregatzeko eran.